Alukah | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | עֲלוּקָה |
Alukah zaldi-izaina esan nahi duen hebreerazko hitza da, animalien lepoetatik elikatzen den izain mota.[1]
Aditu biblikoek dioetnez, "odol grinako munstroa" edo banpiro esan nahi dezake. Lehen aldiz aipatzen da Bibliako 30.garren Esaera Zaharren liburuan (Prob. 30:15).[2]
Alukahren deskribapen zehatzena Sefer Hasidimean agertzen da, non otsora itxuraldatu daitekeen izakia bezala adierazten den.[3]
Bere ile luzea askatuz hegan egin dezake eta denbora nahikoz odolez elikatzea ekiditen bazaio hil daiteke. Behin hilda, ahobete lur lurperatzen badira deabru bilakatzea ekiditen da.[4]
Salomonek "Alukah" deabru emeari buruz diardu bere saera Zaharren liburuko igarkizunetan, Alukahren hazidun umetokiak madarikatzeko gaitasunari buruz. Historikoki, Alukah Lilithekin estuki erlazionatuta egon da, agian Lilith bera edo bere ondorengoa izanik.[5]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search