Arrisku-sari

Arrisku-saria finantza-kontzeptu bat da, finantza-sistemako profesionalek erraz maneiatzen zuten arren, gure etxeetan finantza-krisian sartu zena eta ordutik presente egon dena. Batez ere posizioak eskalatzen dituenean eta gaur egungo lehen planora itzultzen denean, eta, askotan, ohartarazpenak egiten dituenean maximo berriak markatuko dituen beldurrez.[1]

Zor publikoaren merkatuarentzat, arrisku-saria inbertsiogileek herrialde jakin bateko ekonomian duten konfiantza neurtzen duen adierazlea da.[2] Hau da, nazio baten finantza-osasuna ezagutzeko termometro gisa balio du eta, zenbat eta altuagoa izan, orduan eta mesfidantza handiagoa jartzen da herrialde horren ekonomian.[3]

Horrela, arrisku-saria (arrisku-herrialdea ere esaten zaio), arrisku gehien duten aktiboak dituen herrialde batek jaulkitzen duen zorrari eskatzen zaion interesaren arteko diferentziala edo spread-a da, arriskurik gabeko beste herrialde batek jaulkitzen duen zorrarekin alderatuta. Beraz, herrialde batek merkatuetan finantzatzeko ordaintzen duen gainprezioa edo interes gehigarria da, beste herrialde batzuekin alderatuta.[4]

Hori dela eta, herrialde batek arrisku-saria altua duenean, inbertitzaileek herrialde horren arriskua beste batzuena baino handiagoa dela ikusten dute, eta, horregatik, interes handiagoa eskatzen diote bere zorra erosteko. Horrela, finantza aldetik hain fidagarria ez den herrialde bati dirua mailegatzen ari zaizkiola konpentsatzeko. Hau da, arrisku-sari handia duen herrialde bati gehiago kostatzen zaio bere burua finantzatzea, eta inbertitzaileek, aldiz, arrisku handiagoa hartzearen truke, etekin handiagoa aurkitzen dute.[5]

  1. (Gaztelaniaz) Muguerza, Ana. (2011-07-12). «¿Qué es la prima de riesgo?» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  2. (Ingelesez) Hayes, Adam. «Risk Premium Definition» Investopedia (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  3. Fernandez, Jon. «Arrisku saria, non zaude?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la prima de riesgo?» La Vanguardia 2011-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  5. (Gaztelaniaz) ROMERO, ÁLVARO. (2010-12-15). «¿Qué es la prima de riesgo y cómo funciona?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search