Biopirateria

Biopirateria esaten zaie garapen bidean dauden herrialdeetako bioaniztasuna erabiliz irabazi ekonomikoak lortzeko legez kanpoko ekintzei. Azken hamarkadetan izendaturiko pirateria mota berri bat da.

Biopirateria ez da bakarrik flora eta faunaren kontrabandoa, baita populazio tradizionalen ezagutza eta baliabide naturalak monopolizatzea ere, populazio batzuek euren baliabideen gaineko kontrola galtzen baitute enpresa pribatuen mesedetan. Biopirateriak, adibidez, Amazonia bezalako eremu naturalei egiten dio kalte honen fauna eta flora explotatzen baititu merkatuaren interesetan.

Biopirateria delitutzat jo daiteke askotan, izan ere, talde baten informazioa urteetan metatua izan dena ondasun kolektibotzat har daiteke eta beraz, ezin da merkaturatu daitekeen merkantzia moduan erabili. Hala ere, nazioarteko legedia askotan lausoak, garapen bidean dauden herrialdeek duten zaurgarritasunak, bioteknologiaren garapenak eta marka eta patenteen erregistrorako erreztasunak jarduera hau handitzea eragin dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search