Dermis

Dermisa ornodunen epidermisaren azpiko ehun konjuntiboa da.

Larruazalaren barnealdeko geruza da, epidermisaren eta hipodermisaren artean kokatua. Epidermisarekin batera, azala osatzen du. Ehun konjuntibo guztiek dituzten ohiko osagaiez gainera, odol-hodiz, zentzumen-organoz eta abarrez dago osatuta dermisa; bertan dira izerdi-guruinak, ilearen sustraiak, ukimen-organoak, beroari eta minari antzematekoak, etab.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search