Disko-jogailu

Disko-jogailu
phonograph record player (en) Itzuli eta musika tresna

Disko-jogailua[1] binilozko diskoak irakurri eta entzuteko erabiltzen den tresna da. Funtzionamenduaren oinarriak elektromagnetiko-analogikoak dira, fonografo eta gramofonoaren eta kasuetan ez bezala. Izan ere, disko-jogailua diskoak baliatzen dituen fonografo elektrikoa dela esan daiteke.

1920ko hamarkadan asmatu zen, diskoak elektrikoki erreproduzitzeko asmoak akuilaturik. Helburua ordura arteko soinu kalitatea hobetzea eta grabatze-euskarria iraunkorragoa egitea zen. Arrakasta handia izan zuen, lehenik kaseteek eta gerora disko konpaktuek ordeztu zuten arte, 1980ko hamarkadan.

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search