Dulia

Teologia katolikoan, dulia santuen gurtza da[1], eta ez haien irudiena[2]. San Tomas Akinokoaren arabera, dulia ez da latria edo Jainkoaren gurtzarekin parekagarria. Berdin bereizten dira hiperdulia (Ama Birjinaren gurtza) eta protodulia edo summa dulia (San Joseren gurtza)[3].

Trentoko kontzilioa izan zen latriaren eta duliaren arteko bereizketa zehaztu zuena, protestanteek idolatria jotzen zutenaren aurkako erreakzioaren aurrean[4].

  1. Agirrebaltzategi, Paulo. (1987). «Santuen gurtza» Erlijio-hiztegia. Karmel aldizkaria, 459 or..
  2. (Ingelesez) Cross, Frank Leslie; Livingstone, Elizabeth A. (1997). The Oxford Dictionary of the Christian Church. Oxford University Press, 513 or..
  3. (Ingelesez) Richardson, Alan; Bowden, John. (1983). The Westminster Dictionary of Christian Theology. Westminster John Knox Press, 114 or. ISBN 0664227481..
  4. (Frantsesez) Stiker, Henri-Jacques. «Dulie & hyperdulie» Encyclopaedia Universalis.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search