Energia-dentsitate

Zenbait erregaien energia-dentsitatea.

Fisikan, energia-dentsitateak[1] materia jakin batean edo espazioko eskualde batean metatutako energia-kantitatea adierazten du, bolumen-unitate bakoitzeko puntu batean. Energia-unitatearen kontzeptua asko erabiltzen da erlatibitate orokorrean eta kosmologian, grabitazio-eremua zehazten duten ekuazioetan (Einsteinen ekuazioak) inplizituki parte hartzen baitu, eta medio jarraituen mekanikan eta elektromagnetismoaren eremuan ere agertzen da.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search