Espetxe-zigor

Espetxe-zigorretan presoak espetxe batean sartzen dituzte.

Espetxe-zigorra[1] edo kartzela-zigorra[2] askatasunaz gabetzeko zigorra da, non kondenatua kondena-epaiak zehaztutako denboran espetxe batean sartu behar den.

Espetxeratzea mugagabea denean, biziarteko kartzela zigorra esaten zaio.

Eskubideez gabetzeko zigorraren zehaztapena bada ere, doktrina juridikoak aparteko eremu batean kokatzen du, duen garrantziagatik. Zigor penalik ohikoena eta zorrotzena da mendebaldeko ordenamenduetan (heriotza-zigorra izan ezik).

  1. Euskalterm: [Zirkulazioa Hiztegia] [2019]
  2. Elhuyar Hiztegia

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search