Gabardina beroki arina da, euritik babesteko janzten dena.[1]
Ehun iragazgaitza Thomas Burberryk sortu zuen 1880an baina, jada 1861ean, Garibaldiren armadak garibaldina edo gabardina izeneko berokiak janzten zituen.[2] Lehen Mundu Gerran britainiar eta frantziar soldaduek erabili zuten eta, 1930 eta 1940ko hamarkadetan, Hollywoodeko aktoreek modan jarri zuten gangsterrak irudikatzeko.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search