Harmoniko

Bibratzen dagoen hari baten nodoak harmonikoak dira.

Harmoniko bat serie harmoniko baten edozein kide da. Termino hau diziplina askotan erabiltzen da gaur egun; adibidez, musikan, fisikan, akustikan, energia elektronikoaren potentzian, irrati teknologian, eta beste arlo batzuetan. Normalean seinale errepikakorrei aplikatzen zaie, hala nola, uhin sinusoideei. Horrelako uhin baten harmonikoa maiztasuna duen uhin bat da, oinarrizko maiztasun bezala ezagutzen dena. Harmonikoaren frekuentzia jatorrizko uhinaren frekuentziaren multiplo oso bat da. Jatorrizko uhinari lehenengo harmoniko ere deritzo eta ondoko harmonikoak goiko harmoniko gisa ezagutzen dira. Harmoniko guztiak oinarrizko frekuentziarekiko periodikoak direnez, harmonikoen batura periodikoa da maiztasun horretan ere. Adibidez, oinarrizko frekuentzia 50 Hz bada, ohiko AC hornitzeko maiztasuna, goiko harmonikoen frekuentziak hurrengoak dira: 100 Hz (1. harmonikoa), 150 Hz (2. harmonikoa) , 200 Hz (3. harmonikoa) eta hurrengo harmoniko guztiak 50 Hz-en multiplo izango lirateke.

« n. modu bereizgarriak, n > 1 denean, bibraziorik ez duten nodoak izango ditu. Adibidez, 3. modu bereizgarriak 1/3L eta 2/3 L nodoak izango ditu, non L hariaren luzeera den. Izan ere, n. modu bereizgarri honek, n ez bada hiruren multiploa ez du nodorik. Hortaz, bibrazioak aurreko posizioetan izango dituzte. Norbaitek posizio horiek ukituko balitu, modu bereizgarri horiek ezabatu egingo lirateke. Modu bereizgarri horietako harmoniko tonalak ere ezabatuko dira. Ondorioz, n. modu bereizgarriaren harmoniko tonalak, non n hiruren multiploa den, nabarmenagoak izango dira. »
Biolontxeloaren harmoniko naturalen bi notazio desberdin. Lehenengoa soinu gisa (ohikoagoa), eta bigarrena behatzarekin ( irakurtzeko errazagoa).

Musikan harmonikoak instrumentuetan soinua ekoizteko erabiltzen dira, bai hari instrumentuetan bai haize instrumentuetan, bereziki nota altuenak jotzeko. Gainera, hariekin soinu kalitate berezia edo tonu kolorea duten notak lor daitezke. Hari instrumentuetan harmonikoak hariaren puntu zehatz batean ukituz jotzen dira, hariak soinua ateratzen duen bitartean; honi esker, soinu harmonikoa hariaren oinarrizko maiztasuna baino altuagoa da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search