Idi-ohoinak

Idi-ohoinak
Behaketa
Distantzia Lurretik1.274,05 pc
Itxurazko magnitudea (V)11,8293, 9,8, 9,21 eta 9,011
Honen izena daramakazo, wagon (en) Itzuli eta Gurdi
KonstelazioaHartz Handia
Abiadura erradiala−25,91 km/s
Igoera zuzena247,02304929843 °
Deklinazioa−49,211114175263 °
Izendapenak
Idi-ohoinaren asterismoa, zazpi izarrek osatua.

Idi-ohoin edo Itohoinak,[1] Gurdi edo Karroa,[2][3], zazpi izar distiratsuk osatzen duten asterismo zabala da, Hartz Handiaren konstelazioaren barnekoa. Zazpi izar horietatik sei bigarren magnitudekoak dira eta zazpigarrena, Megrez (δ) hirugarren magnitudekoa. Lau izarrek "gorputza" edo "kazoa" irudikatzen dute eta beste hirurek "kirtena" edo "heldulekua". Munduan zehar ez dira gutxi asterismo hau aintzat hartu duten kulturak. Iparrizarrak (Polaris), egun iparraldea seinalatzen duen izarra, Hartz Txikiaren isatsaren punta irudikatzen du eta bertara iritsi daiteke asterismo honen aurreko muturreko bi izarretatik (Merak eta Dubhe) pasatzen den irudizko lerro zuzen bat margotuz. Horrek nabigaziorako asterismo baliagarria egiten du.

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  2. «Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea - Sociedad de montaña - Club de montaña - Mendizalearen hiztegia» www.ostadar.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  3. «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search