Matxarda-mugimendu

Pintza-mugimenduaren adibide bat, non indar gorriek aurrera doan indar urdina inguratzen duten.

Matxarda-mugimendua edo pintza-mugimenduainguratze bikoitz modura ere ezaguna–, indar jakin batek, aldi berean, indar etsaien formazio baten bi hegalak edo alboak erasotzen ditueneko maniobra militar bat da. Maniobra klasiko honek, gainera, pisu garrantzitsua izan du gerraren historian zehar.

Matxarda-mugimendua, normalean, kontrako indarrek erdialerantz aurrera egiten dutenean gertatzen da, non indarretako batek bestearen hegaletara mugituz erantzungo duen, lehena inguratzeko helburuarekin.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search