Mindfulness

Jon Kabat-Zinn.

Mindfulness edo arreta osoa (edo ezagueraduna) orainaldian gertatzen diren barne- eta kanpo-bizipenetara norberaren arreta eramateko prozesu psikologikoa da. Meditazioan jardunez gara daiteke edo bestelako teknikak erabiliz. Adigaia palierazko "sati" hitzaren itzulpenetik dator, osagarri esanguratsua dena tradizio budista batzuetan. Mendebaldean azken aldiotan daukan harrera ona neurri handi batean Jon Kabat-Zinn estatubatuar idazleari eta "Mindfulness meditation in everyday life" 1994ko bere liburuari zor zaie. Beste egile ezagun batzuk vietnamdar Thich Nhat Hanh eta Daniel Goleman dira.

Ongizatea edo osasunarekin oso lotuta dago, norbanakoengan aplikatuta edo giza taldeetan, ospitaleetan, lantokietan, ikastetxeetan eta abar. Aitzitik, gehiegizko kezkek eta hausnarketek estresera edo buruko gaixotasunetara eraman dezakete, hala nola hersturara eta depresiora. Psikologia klinikoak eta psikiatriak 1970eko hamarkadatik ezarpen terapeutikoak garatu dituzte mindfulnessean oinarrituta, drogomenpekotasun edo beste adikzio batzuk, min fisiko edo psikologikoa edota lehen aipatutako asaldurak arintzeko edo kontrolatzeko. Halaber helduen edo umeen emozioak kudeatzeko tresna ere izan daiteke. Errukiaren adigaiarekin ere bat dator.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search