Pastixe

Pastixe[1] estiloa literaturan eta beste arte batzuetan erabiltzen den teknika bat da: testuak, estiloak edo autoreak imitatzen dira, obra berean. Frantsesetik dator hitza (pastiche), hasieran italiera bazen ere (pasticcio), marrazkiei aplikatuta: jatorrizkoa bezain ondo eginda zeuden margoen kopiei esaten zitzaien pastitxe.

Literaturan XX. menden erabili zuen lehen aldiz Marcel Proust idazlea Pastiches et melanges liburuan, XIX. mendekoko autore batzuen estiloa imitatuz.

Zineman ere gero eta gehiago erabili ohi da, batipat, zinema posmodernoan.

  1. Pastixe ageri da Zehazki hiztegian, eta ez *Pastitxe. Euskaltzaindiren hiztegian ez dira ez bata ez bestea ageri

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search