Polikondentsazio

Polikondentsazioa, etapa-polimerizazioa edo kondentsazio bidezko polimerizazioa polimerizazio-prozesu bat da eta, prozesu horretan, zenbait substantziek erreakzionatu egiten dute monomero bat edo gehiago sortzeko. Monomero horiek elkarrekin lotu eta beste monomero edo dimeroekin (edo trimeroekin, edo tetrameroekin...) erreakzionatzean, dagokion polimeroa sortuko dute[1][2][3].

Polikondentsazioa behar bezala burutzeko, eratutako monomeroek gutxienez 2 funtzionaltasun-maila izan behar dute; bestela, eratzen ari den monomero-katea ez litzateke haziko eta ez litzateke polimerorik sortuko. Bi monomeroren arteko elkartze bakoitzean molekula txiki bat galtzen da, adibidez, ura edo metanola. Hori dela eta, polimeroaren masa molekularra ez da nahitaez monomeroaren masa molekularraren multiplo zehatza.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  2. Elortza, Jose Mari & Iruin,, J.J.. (1988). Kimkia fisika makromolekularra. Udako Euskal Unibetsitatea ISBN 84-86967-01-5..
  3. Irazabalbeitia, Inaki. (1980). Polimerizazio-prozesuak: zenbait kontsiderazio zinetiko (eta III). Elhuyar, 20 alea, 44-48 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search