Polimerizazio-maila

Polimeroen kimikan polimerizazio-mailak oligomero edo polimero bat zenbat monomero-unitatez osatuta dagoen adierazten duen zenbakia da.[1]

Polimero baten polimerizazio-maila, Xn, formula honek ematen digu :

non Mn zenbaki-pisu molekularra den eta Mo monomeroaren pisu molekularra den. Prozesu industrial gehienetan helburua izaten da polimerizazio-maila milaka edo hamarna milakakoa lortzea. Polimerizazio-mailak ez du islatzen polimero-molekuletan egon daitekeen tamaina ugaritasuna, batez besteko tamainaren monomero-unitateak zer neurrikoak diren baino ez du islatzen.

  1. Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-86967-01-5..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search