Sans-serif

Sans-serif letrak
Serif letrak
Serif letrak
(serifak gorriz)

Sans-serif deitzen zaie ertzetan serif izeneko apaindurak ez dauzkaten letra-tipoei. Nazioarteko terminoa da eta euskaraz letra-tipo kamutsa ere esaten zaio.

Lerro-buruetarako erabili ohi dira. Normalean, ez dira paperean argitaratzen diren testu luzeetan erabiltzen, itxuraz irakurgarritasun txikiagoa dutelako. Ordenagailuen pantailan, berriz, hobeto ikusten omen dira.

Serif ala sans-serif, bietan irakurtzeko errazena zein den ebazteko ikerketak egin dira: auzia oraindik ere erabakitzeko dago.[1].

  1. (Ingelesez) Which Are More Legible: Serif or Sans Serif Typefaces?. (Noiz kontsultatua: 30 April 2012).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search