WebRTC

WebRTC (Denbora errealeko Web Komunikazioa, edo Web Real-Time Communication ingelesez) kode-iriki proiektu bat da, denbora errealeko multimedia aplikazioak zuzenean web arakatzaileetan garatzea ahalbidetzen duena, inongo pluginen beharrik gabe; Horretarako hainbat API (Application Programming Interface) eskaintzen ditu. Kideen arteko komunikazio zuzena (P2P) ahalbidetzen du arakatzailean bertan, inongo plugin-ik instalatu behar gabe . Google, Microsoft, Mozilla eta Operak babesten dute, eta World Wide Web Consortium (W3C) eta Internet Engineering Task Force (IETF) erakundeak WebRTC estandarizatzen ari dira. WebRTC-ren helburua “Kalitate handiko RTP aplikazioak arakatzaile, gailu mugikor eta IoT gailuetarako garatzea ahalbidetzea, eta aplikazio hauek guztiak protokolo multzo estandar baten bidez komunikatzeko bidea ematea” da . Erreferentziako inplementazio bat software aske moduan publikatu da, BSD lizentziapean. OpenWebRTC-k beste inplementazio aske bat da, GStreamer multimedia framework-ean oinarritua. Brendan Eich-ek, JavaScript-en sortzailea, esan zuen proiektua “web aske eta garbi baten aldeko gudu luzean fronte berri bat” dela .


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search