Zianotipia

Zianotipo bat. Anna Atkins, 1843

Zianotipia prusiar-urdin koloreko kopiak egiteko argazki-prozedura monokromoa da. Teknika horren bidez, irudi originalaren negatiboa lortzen da, zianotipo izenekoa.

Urteetan zehar, arkitekturako planoen kopiak egiteko erabili zen gehienbat, ferroprusiato bidezko kopiak izenarekin ezagun direnak. Geroago, kopia heliografikoek ordezkatu zituzten. Zianotipoekin alderatuta, kolore gorrixka zuten, eta aldi berean, ez zuten irakuztearen beharrik, amoniako lurrunekin errebelatzen baitziren zuzenean. 1980ko hamarkadan, kopia xerografikoek kopia heliografikoak ordezkatu zituzten, ez baitzuten irudi originalik behar. Azkenik, gaur egun, kopia hauek guztiak modu digitalean inprimatzen dira inprimagailu modernoekin. Horren ondorioz, zianotipia arte esparrura mugatu da gehienbat, beste alorretan zaharkituta gelditu delarik.[1]

  1. (Gaztelaniaz) «Cómo hacer Cianotipia o revelar fotos en casa» Tutoriales arte de Totenart 2019-02-14 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search