Pentagonoa Ameriketako Estatu Batuetako Virginiako Arlington konderrian dagoen, AEBetako Defentsa Sailaren egoitza nagusia da. Izenak esaten duen bezala, eraikinak pentagono itxura du, eta honegatik da hain zuzen ere, horren famatua. 1943. urtean eraiki zuten, eta ordutik Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailaren egoitza nagusia izan da. Bertatik, armadak operazio guztiak burutzen ditu. 2014ko azaroaren 25an jakin zenez, AEBetako Defentsa idazkariak kargua utziko zuen, izan ere, ustez Ekialde Hurbilaren inguruko estrategiarekin ez zegoen ados. Senatuaren oniritzia behar zuen horretarako.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search