The Last of Us bideo-jokoa survival horror, Akzio-Abentura eta thriller motako bideo-jokoa da. Naughty Dog enpresak sortu du. Bideo-jokoa 2011ko abenduaren 10 anuntziatu zuten lehenengo aldiz, eta 2013ko uztailaren 7rako atera behar zuen. azkenean 7 egun atzeratu ziren eta uztailaren 14ean atera zen. Jokalariek Joel pertsonaia mugitzen dute, Ellie izeneko nerabe bat lagundu behar duen kontrabandista bat, AEB post-apokaliptiko batean. Hirugarren pertsonako perspektiban jokatzen da. Jokalariek armak erabili behar dituzte, maiz inprobisatuak, eta pertsonengandik zein onddo kutsakor bat duten kanibalez defendatu behar dira. Multiplayer moduan zortzi jokalarik har dezakete parte, kooperatiboki edo bata-bestearen aurka.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search