2. motako diabetes mellitus edo diabetes mellitus ez intsulina-mendekoa[1] nahasmendu metaboliko bat da, intsulinarekiko erresistentziaren erlatiboaren testuinguruan hipergluzemia (odoleko azukre maila altua) eta intsulina-falta ezaugarritzat dituena; 1. motako diabetes mellitus ez bezalakoa da, 1. motakoan Langerhansen irlen suntsitzearen ondorioz intsulina falta absolutua delako.[2] Sintoma klasikoak gehiegizko egarria, ohiko mikzioa eta etengabeko gosea dira. Diabetes mota hau diabetes mellitus guztien %90 ingurukoa da.
2 motako diabetesa, hasieran, ariketa gehiago eginez eta dietan aldaketak eginez kontrolatzen dute. Neurri horiekin gluzemia behar bezala jaisten ez bada, metformina edo intsulina bezalako sendagaiak beharrezkoak izan daitezke.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search