2006ko Munduko Futbol Txapelketa

2006ko Munduko Futbol Txapelketa
FIFA Fussball Weltmeisterschaft 2006
FIFA World Cup 2006
AntolatzaileaFIFA
Egoitza(k) Alemania
HasierraEkainaren 9
BukaeraUztailaren 9
Taldeak32
Asistentzia3.353.655 pertsona
GoleatzaileaAlemania Miroslav Klose Gola 5
Txapelduna Italia
Txapeldunordea Frantzia
Hirugarrena Alemania
Webgunea

2006ko Munduko Futbol Txapelketa 2006ko ekainaren 9a eta uztailaren 9aren artean Alemanian ospatu zen. 18. Munduko Futbol Txapelketa izan zen. Honako hau, Alemanian jokatzen den bigarren Munduko Kopa izan zen; aurrekoa 1974an jokatu zen, Alemania Federalaren izenpean. Municheko Allianz Arena futbol-zelaian hasi zen lehiaketa, ekainaren 9an hain zuzen ere. Finala berriz, Berlingo Estadio Olinpikoan jokatu zen, uztailaren 9an.

Edizio honetan 197 selekziok hartu zuten parte. Horietatik 32 selekzio izan ziren ekainaren 9an hasi den azken fasea jokatzen 4 taldetako 8 multzotan banaturik. Finala Berlingo Estadio Olinpikoa jokatu zen uztailaren 9an.

Lehiaketako maskota, Goleo VI izeneko lehoi bat da eta baloia, Pille izena du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search