2007ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

2003
2011
2007ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
2007ko maiatzaren 3a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea
%43,7
%5,5
Galesko Alderdi Laborista
Rhodri Morgan
Barruti bozak 314.925 %32,2 7,8
Eskualde bozak 288.954 %29,6 7,0
Eserlekuak 26 4
Plaid Cymru
Ieuan Wyn Jones
Barruti bozak 219.121 %22,4 1,2
Eskualde bozak 204.757 %21,0 1,3
Eserlekuak 15 3
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Nick Bourne
Barruti bozak 218.730 %22,4 2,5
Eskualde bozak 209.153 %21,4 2,3
Eserlekuak 12 1
Galesko Liberal Demokratak
Michael German
Barruti bozak 144.450 %14,8 0,7
Eskualde bozak 114.500 %11,7 1,0
Eserlekuak 6 =
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Rhodri Morgan
Laborista
Rhodri Morgan
Laborista

2007ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 3ean izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalerako hirugarren hauteskundeak izan ziren. Hauteskunde horien bidez Biltzar Nazionalaren III. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Egun ber-berean Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak eta Ingalaterrako eta Eskoziako udal hauteskundeak izan ziren.

Hauteskunde hauetan Plaid Cymruk botoak eta eserlekuak irabazi zituen, batez ere Alderdi Laboristaren kalterako. Hala ere, Laboristak Biltzarreko lehen indarra izateari eutsi zioten, bigarren indarrari alde zabalarekin gailenduz. Hauteskundeen aurretik, Plaid Cymruk Biltzar Nazionalak eskumen gehiago lortzeko erreferendum bat egitea jarri zuen edozein koaliziotan sartzeko baldintza gisa.

Hauteskundean izan baino lehen hiru koalizio gobernu posible aztertu ziren kanpainan zehar: Laborista-Liberal Demokrata, Laborista-Plaid Cymru, eta Plaid Cymru-Liberal Demokrata-Kontserbadorea. Azken aukera hori eztabaidatzeko negoziazioak izan ziren hiru alderdien artean, baina adostasunik lortu ez zutenez eztabaidak eten ziren, eta azkenean Laboristek eta Plaid Cymruk koalizio bat osatzea adostu zuten "Gales Bat" (One Wales) itunarekin.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search