2010eko Munduko Futbol Txapelketa

2010eko Munduko Futbol Txapelketa
FIFA World Cup South Africa 2010
AntolatzaileaFIFA
Egoitza(k) Hegoafrika
HasierraEkainaren 11
BukaeraUztailaren 11
Taldeak32
Asistentzia3.178.856
GoleatzaileaAlemania Thomas Müller Gola 5
TxapeldunaEspainia Espainia
TxapeldunordeaHerbehereak Herbehereak
HirugarrenaAlemania Alemania
Webgunea

2010eko Munduko Futbol Txapelketa 2010eko ekainaren 11 eta uztailaren 11ren artean Hegoafrikako hainbat hirietan ospatu zen nazioarteko futbol txapelketa izan zen. 19. Munduko Futbol Txapelketa izan zen. Txapelketa hura, Afrika kontinentean jokatu izan den Historiako lehenengo Munduko Kopa bihurtu zen. Partiduak Hegoafrikako hainbat hiritan jokatu ziren, eta finala aldiz, Johannesburgeko Soccer City estadioan.

Edizio hartan 204 selekziok hartu zuten parte, Hegoafrika barne. Horietatik 32 selekzio izan ziren ekainaren 11n hasi zen azken fasea jokatu zutenak, 4 taldetako 8 multzotan banaturik.

Lehiaketako maskota, Zakumi izeneko ile berdeko leopardoa izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search