2023-2024ko Israel-Palestina gerra

2023-2024ko Israel-Palestina gerra
Arabiar-israeldar gatazka
Legenda:
   Gazako Zerrenda    Israelek okupatutako Gazako Zerrendako eremuak.
(ikusi ere gatazkaren mapa detaileduna)

Data2023ko urriak 7egun (9 hilabete eta 15 egun)Ger
LekuaIsrael eta Gazako Zerrenda, Palestina
EgoeraMartxan
  • Israelgo militarrek Gazako Zerrendari erabateko setioa jarri, bonbardatu eta inbaditu.
  • Zisjordanian, Israelgo armadak eta kolonoek palestinarren kontrako askotariko eraso eta hilketak egin.
  • Libano hegoaldean, Israel eta Hezbollah-ren arteko erasoak eta tentsio militarra handitu.
Gudulariak
Palestinako Estatua Gazako Zerrenda

Hezbola[2]


Izz ad-Din al-Qassam Brigadak
Al-Quds Brigadak
Abu Ali Mustafa Brigadak
Erresistentzia Nazionalerako Brigadak[3]

 Israel

Buruzagiak
Ismail Haniyeh
Mohammed Deif
Abu Obaida
Hassan Nasrallah
Israel Benjamin Netanyahu
Israel Isaac Herzog
Israel Yoav Gallant
Israel Herzi Halevi
Israel Kobi Shabtai
Indarra
Hamasen miliziak[4]
  • 15.000-40.000 miliziano[4]
  • 30.000 kohete? [4]
  • Erasoko errifleak[4]
  • Metrailadore astunak[4]
  • Kohete bidezko granadak[4]
  • Tanke kontrako armak[4]

Israelgo armada

  • 350.000 gerlari aktibo[5]
  • 2.200+ tanke[6]
  • 530 artilleria elementu[6]
  • 339 gerra hegazkin;
    142 helikoptero[6]
  • Burdinazko Ganga defentsa sistema[6]
  • 49 gerra itsasontzi;[6]
  • 5 urpekontzi[6]
Galerak
Palestinako Estatua Gazako palestinarretan:
  • 37.953+ hildako (15.000+ haur, 10.000+ desagertu)[7] eta 64 kazetari, abenduaren 16 arte)[8]
  • 82,266+ zauriturik[7]
  • 10.000+ desagerturik[7]
  • Bizilekuen % 50+ kalteturik/suntsiturik[7]
  • Saltokien % 80 kalteturik/suntsiturik[7]
  • 267 otoizleku kalteturik/suntsiturik[7]
  • 14 ospitale 35etik partzialki funtzionatzen[7]
  • Lurpeko putzuen % 83 ez erabilgarri[7]
  • Ikastetxeen % 86 kalteturik/suntsiturik[7]

Palestinako Estatua Zisjordaniako palestinarretan:

  • 561+ hildako (138+ haur)[7]
  • 5.300+ zauritu[7]

Nazio Batuen Erakundea NBEren arabera:

  • 2.300.000+ desplazatu[9]

Israel Israeldarretan:

  • 1.139+ hildako[7]
    8,730+ zauritu[7]
  • 242 bahitu inguru[10] (120 baino gehiago jada aske)[11]

17 nepaldar Hamasek bahiturik, beste 7 zauritu[12]
2 thailandiar hildako, 11 bahitu eta 8 zauritu[13][14]
mediku indonesiar bat, Israelek hildakoa[15]

2023-2024ko Israel-Palestina gerra, 2023-2024ko Israel-Gaza gerra eta 2023-2024ko Israel-Hamas gerra ere deitua, Ekialde Hurbileko krisi eta gerra bat da, urriaren 7an hasia Gazako Zerrendatik Hamasek eta Gazako erakunde politiko-militarrek Israeli eraso egin zionean. Israelek kontraeraso luze eta gogor bati ekin zion Hamasen eta, oro har, Gazako palestinarren kontra bere ahalmen militar osoaz, eta Gazari setio orokorra ezarri. Israeldar oldarra Zisjordaniara eta beste eskualde mugakide batzuetara hedatu zen, AEBren babes militarraz. Palestinarren kontrako gerra bihurturik, Israelen Gazako inbasioa izan da gatazka horren adierazpen larriena, lurralde horren hondamendia ekarri duena, hala bertako biztanleena nola lurraldearena. Nazioarteko krisi politiko handiena da Ukrainako inbasioa hasiz geroztik, eta nazioartea bi polo nagusitan banatu du.

Lehendabiziko erasoan, Hamasek 250 gatibu inguru eraman zituen atzera Gazara, eta 1.200 israeldar inguru hil ziren, ordu arteko Gaza-Israel krisietan ikusi gabea. Heriotza kopuru horretan, Israelgo Defentsa Indarrek berek hildakoak zenbatu behar dira. Israelgo armadako 635 soldadu hil dira urriaren 7tik, palestinarrekin borroketan edo armakideek hilda (2024ko maiatzaren 27ko datua).[16] Eraso hori 1948ko Arabiar-israeldar Gudutik egungo Israelgo lurraldean zuzenean jazotako lehen gatazka izan zen.[17][18]

Israelek, kontraerasoan, Gazako palestinar biztanleriari setioa jarri eta lehorreko inbasio bati ekin zion, bertako pertsonak eta eraikinak bereizi gabe bonbardatu, era guztietako hornidura moztu, eta milioi bat pertsonaz gorako Gazako hainbat eremu herritarrez husteko agindu. Gerra hau hasi eta lau hilabetera, milioi bat palestinarrek Gazaren hegoaldean bilatu dute aterpe, eta gosetea zabaldu da. Israelen erasoek 38.000 palestinarretik gora hil dituzte, eta hamar milaka zauritu eragin.

Biztanleria zibilaren kontrako Israelen eraso errepikakor, masibo eta latzek gerra krimenen eta gerrari buruzko nazioarteko hitzarmenak urratzearen akusazioak erakarri dizkio estatu sionistari. NBEk bertako inoizko giza hondamendi handiena deitu dio, eta bere Gazako mandatariak eta eragile politiko zein humanitario ugarik «genozidiotzat» jo dute palestinarren kontrako Israelen operazioa.

  1. Qassam Brigades announces control of 'Erez Crossing'. 7 October 2023 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 7 October 2023) (Noiz kontsultatua: 7 October 2023).
  2. (Ingelesez) Israel Army Fires Artillery at Lebanon as Hezbollah Claims Attack. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 8 October 2023) (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
  3. «Al-Qassam fighters engage IOF on seven fronts outside Gaza: Statement» Al Mayadeen English 8 October 2023 (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
  4. a b c d e f g Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman france 24 - 1 izeneko erreferentziarako
  5. Kusovac, Zoran. (25 October 2023). «Analysis: Why hasn’t Israel launched a ground invasion of Gaza yet?» Al-Jazeera (Noiz kontsultatua: 28 October 2023).>
  6. a b c d e f Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :5 izeneko erreferentziarako
  7. a b c d e f g h i j k l m «Israel-Gaza war in maps and charts: Live Tracker» Al-Jazeera (Noiz kontsultatua: 11 November 2023).
  8. (Gaztelaniaz) Israel reconoce que los tres rehenes que mató en Gaza iban sin camiseta y con una bandera blanca. artxibatua (artxibatze data: 19 December 2023). Errorea: «|artxibo-data=» zehazten baduzu «|artxibo-url=» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 18 December 2023).
  9. (Ingelesez) https://www.aljazeera.com/news/2023/12/29/tens-of-thousands-forced-to-flee-again-as-israel-expands-gaza-offensive. artxibatua (artxibatze data: 29 December 2023). Errorea: «|artxibo-data=» zehazten baduzu «|artxibo-url=» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).
  10. Kopuru nagusiak, Gazan hildakoak 9.200 baino gehiago jada. artxibatua (artxibatze data: 11 November 2023). Errorea: «|artxibo-data=» zehazten baduzu «|artxibo-url=» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).
  11. Txantiloi:En-UK Many hostages released by Hamas still being treated for trauma. artxibatua (artxibatze data: 28 December 2023). Errorea: «|artxibo-data=» zehazten baduzu «|artxibo-url=» ere zehaztu beharko duzu (Noiz kontsultatua: 01 January 2024).
  12. At least 7 Nepali injured, 17 held captive by Hamas in Israel. 7 October 2023 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 7 October 2023) (Noiz kontsultatua: 7 October 2023).
  13. (Ingelesez) 2 Thais killed, 8 injured, 11 kidnapped in Hamas attack on Israel. (Noiz kontsultatua: 8 October 2023).
  14. Two Thais killed in Israel-Gaza violence, says Thailand PM. 8 October 2023.
  15. https://en.antaranews.com/news/295563/indonesias-mer-c-condemns-israeli-strikes-killing-its-staff-in-gaza
  16. «Hamasek suziriak bota ditu Tel Aviven aurka, sei hilabetetan lehen aldiz» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  17. (Ingelesez) Beauchamp, Zack. (7 October 2023). «Why did Hamas invade Israel?» Vox.
  18. (Ingelesez) Erlanger, Steven. (7 October 2023). «An Attack From Gaza and an Israeli Declaration of War. Now What?» The New York Times ISSN 0362-4331..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search