4G telefonia mugikor

4G teknologiako antena

Telekomunikazioetan, 4G laugarren telefonia mugikorreko teknologia sorkuntzaz adierazteko erabilitako sigla da. 2G eta 3G teknologien ondorengoa da, eta 5Gren aurrekoa.

Beste belaunaldi batzuetan bezala, Telekomunikazio Batasun Internazionalak (ITU) espezifikazioak definitzeko batzorde bat sortu zuen. Batzorde hau IMT-Advanced da eta hartan beharrezko baldintzak definitzen dira estandar bat 4G sorkuntza bezala har dadila. Baldintza teknikoen artean bat oso argi dago: datu transmisiorako gehienezko abiadurek mugikortasun edo higikortasun alturako 100 Mbit/s-ren (12,5 MB/s) eta mugikortasun baxurako 1 Gbit/s-ren (125 MB/s) artean egon behar dute. Hemendik ikasten hasi zen zer teknologia ziren hautagaiak «4G etiketa» ipintzeko. ITUren lantaldeak soilik teorikoa ez dela nabarmendu behar da, baizik eta industria haien parte dira eta uneko teknologia errealak ikasten dituzte. Honengatik, LTE (long term evolution: ‘evolución a largo plazo’) estandarra arauko 3GPP ez da 4G IMT-Advanced-ak definitutako baldintzak ez dituelako betetzen, adibidez, transmiorako gehienezko abidaturak eta eraginkortasun espektrala. Dena dela ITUk 2010ean aitortu zuen 4Getarako hautagaiak, hura zen bezala, 4G bezala zabaldu zitezkeela.

4G IP protokoloan oinarritzen da, sistema bat eta sare bat izanda, kableko sareen eta harigabeen arteko bateratzeari esker heltzen dena. Teknologia hau modem harigabeek, mugikor adimendunek eta beste gailu mugikor batzuek erabili ahal izango dute. Aurreko belaunaldiekiko desberdintasun nagusia mugimenduan 100 Mbit/s eta atsedenean 1 Gbit/s baino handiagoko sarbide abiadurak hornitzeko ahalmena izango da, zerbitzuaren kalitatea (QoS) mantenduz edozein klaseren zerbitzuak edonoiz, edonon eta kostu posible minimoarekin eskaintzen duena.

WWRFak (Wireless World Research Forum) nahi du 4G teknologietako eta protokoloetako fusio bat izatea, ez soilik estandar bakarra, 3Gren antzekoa, gaur egun GSM eta CDMA teknologiak barnean sartzen dituena.[1]

NTT DoCoMo enpresa laugarren sorkuntzako teknologiekin esperimentuak egitean lehena izan zen, 200 km/h-ko abiaduran doazen ibilgailu batean 100 Mbit/s (12,5 MB/s) lortuz. Enpresak LTE teknologian oinarritutako lehen 4G zerbitzuak atera zituen 2010eko abenduan Tokion, Nagoyan eta Osakan.

  1. «Sistema de Información de las Contrataciones Públicas» www.contrataciones.gov.py (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search