Adar (hilabetea)

Shevat       Adar (אֲדָר)       Nisan
Purim in Tel Aviv, 1943
Purim in Tel Aviv, 1943

Purim, judu herriaren
askapenaren jaia antzinako
persiar Inperioan, Tel Aviven
ospatua 1934an, Ester
erregina bezala jantzitako
yemendar neska judu baten aldetik
Hil-zenbakia: 12
Egun-kopurua: 29
Urtaroa: Ipar hemisferioko
negua, hego
hemisferioko uda
Gregoriotar baliokidea: Otsaila–martxoa

Adar (hebreeraz: אֲדָר‎, ʾĂḏār, eta hau akadieratik adaru, "aletegia" edo "gari jotzea"; eta, beharbada, baita "lainatua" ere, hilabetean izaten den klima eta lanagatik) gaur egungo hebrear egutegiko seigarren hilabetea da, Munduaren sorrerarekin hasten dena, eta hamabigarren eta azken hilabetea, Biblian hilabeteak antolatuta dauden moduagatik, Nisanekin hasten dena, hebrear esklaboak Egiptotik irten izanaren omenez, eta, hain zuzen ere, Adar hilabetearekin amaitzen dena.

Biblian Adar hilabeteari emandako izena "hamabigarren hilabetea" baino ez da, zenbaketa ordinala jarraituz, Toran, gainontzeko hilabeteak bezala, bere gaur egungo izena, Adar alegia, antzinako Babiloniako hilabeteetatik datorren bitartean, akadieratik datozenak, nondik bertara K.a. 586 eta K.a. 536 artean erbesteratutako juduek hartu zituzten, Nabukodonosor II.ak erbesteratu ondoren. Adar, jada bere izen babiloniarraz agertzen da, askotan, Esterren Liburuan "Erregearen aginduak hamabigarren hilabetean beteak izan ziren, Adar hilabetea dena" (Esterren liburua 9:1), baita Esdrasen liburuan ere (Esdras 6:15).

Adar hilabeteak, beti 29 egun ditu, eta iparraldeko hemisferioko neguko azken hilabetea da, gregoriar egutegiko otsaila eta martxoa hilabeteekin bat datorrena. Bisurtean, bere izena, Adarretik, Adar "Bis"era adaltzen du (אדר ב, Adar Bet) hamabigarren hilabetea izatetik, hamahirugarrenera izatera pasatzen dena, eta hilabete hau eta aurreko Shevat hilabetearen artean, 30 eguneko beste hilabete berri bat kokatzen da: Adar A (אדר א Adar Álef).

Zodiakoko bere zeinua Pisces da, hilabete honetan, ibai eta itsasoko arrainak ugaltzen baitira. Nabarmentzekoa da, orokorrean, Zodiakoko zeinuek izen singularrak daramatzatela, Adar hilabetearen zeinuarena, pluralean datorren bitartean; "Pisces", Adarren bi hilabeteen aipamen bezala, Adar A eta Adar Bis alegia, bisurteetan egoten direnak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search