Adin nagusitasun

Lehenik eta behin, pertsona batek nortasuna eta horri lotutako eskubideak lortzen dituen momentuan gaitasun juridikoa eskuratu duela ulertu behar da (harreman juridikoen titular izateko gaitasuna, eskubide nahiz betebeharren titular), baina ez jarduteko gaitasuna.

Jarduteko gaitasuna, hortaz, adina eta gaitasun naturalaren arabera zehazten da, baina, batez ere, adina oso garrantzitsua izango da, pertsonaren heldutasun maila adin guztietan ez baita berdina. Legediak adin bat ezartzen du jarduteko gaitasun osoa eskuratzeko, eta adin horretara iristen ez denari, aldiz, jarduteko gaitasun mugatu bat ezartzen dio.

Adinaren arabera hiru jarduteko gaitasun bereizten dira: adin-nagusitasuna, adingabetasuna eta emantzipazioa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search