Advanced Encryption Standard

Kriptografian, Advanced Encryption Standard (AES), Rijndael ere esaten zaiona, blokekako zifraketa eskema bat da, Estatu Batuetako gobernuak zifraketa estandartzat hartzen duena. Mundu osoan erabiltzea eta sakonki aztertua izatea espero da, bere aurrekariarekin (Data Encryption Standard, DES) gertatu bezala. AES Estandar eta Teknologia Institutu Nazionalak (NIST) iragarri zuen Estatu Batuetako FIPS PUB 197 bezala 2001eko azaroaren 26an, bost urteko estandarizazio prozesu baten ondoren. 2002-ko maiatzaren 26an estandar eraginkor batean bilakatu zen. 2006 geroztik, AES kriptografia simetrikoan erabilitako algoritmorik ezagunenetakoa da.

Oinarrizko zifratzailea Joan Daemen eta Vincent Rijmen belgikarrek garatu zuten, biak Katholieke Universiteit Leuven-eko ikasleak, eta AES-en hautespen prozesura bidalia izan zen Rijndael izenarekin.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search