Agur Maria

Agur Maria (latinez, Ave Maria) katoliko eta ortodoxoen otoitz ezaguna da, Andre Maria, Jesusen amari, egiten zaio bere laguntasuna eskatzeko. Horiez gain, zenbait anglikanok eta protestantek ere erabiltzen dute neurri txikiagoan.

Otoitz honen oinarria Lukasen Ebanjelioko bi pasartetan dago: Gabriel aingeruak Andre Mariari egindako iragarpenean eta azken honek bere lehengusina Elisabeti egindako bisitan. Otoitzaren lehen zatiko hitzak bi gertakari horietakoak dira. Bigarren zatia geroago eliza katolikoak jarritako osaketa da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search