Aitzol Aramaio

Aitzol Aramaio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitzol Aramaio Bengoetxea
JaiotzaOndarroa, 1971
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaOndarroa2011ko apirilaren 24a (39/40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm1568630 Allocine: 223573 Edit the value on Wikidata

Aitzol Aramaio Bengoetxea[1] (Ondarroa, 1971 - ib., 2011ko apirilaren 24a) zuzendari eta gidoilaria zen. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen EHUn. Terminal film laburrarekin estreinatu zen 2002an.

Egin zuen film luze bakarra (Un poco de chocolate, 2008. urtekoa) Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarritu zen.[2]

40 urterekin hil zen, bihotzekoak jota.[3] Hurrengo urtean, 2012an Marabilli Sormen Festibala abiatu zuten herrian haren omenez, arte desberdinetan aritutako artistak sostengatuz. Bi urtetik behin antolatu dute ordutik. Izena, haren esaldi ezagun batetik hartu dute: "Bixitxi marabilli re", Piztiak taldeak abesti bihurtu zutena.

  1. «Aitzol Aramaio Bengoetxea», Auñamendi Eusko Entziklpedia.
  2. Euskadiko Filmategia[Betiko hautsitako esteka]
  3. "Aitzol Aramaio zinema zuzendaria hil da" (Berria, 2011-04-25).[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search