Ajuriaeneko Ituna

Euskadi Normaltzeko eta Pakeratzeko HitzarmenaAjuriaeneko Ituna izenaz ezagunagoa— Ajuriaenean 1988ko urtarrilaren 12an sinaturiko hitzarmen politikoa izan zen. Sinatzaileak Alianza Popular (AP: Julen Guimón), Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS: Alfredo Marco Tabar), Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ: Xabier Arzallus), Euskadiko Ezkerra (EE: Kepa Aulestia), Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE: Jose Mª Benegas) eta Eusko Alkartasuna (EA: Inazio Oliveri) alderdiak izan ziren, baita Jose Antonio Ardanza lehendakaria ere. 1987ko Terrorismoaren Aurkako Madrilgo Itunetan hasitako bideari jarraituz, 18 puntutan alderdi guztiek oinarrizko helburu batzuk adostu zituzten indarkeriaren aurka egiteko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search