Alemana[1][2] (Deutsch) indoeuropar hizkuntza bat da, germaniar hizkuntzen taldekoa. Alemania, Austria, Liechtenstein eta Suitzan hitz egiten da batez ere, eta mundu osoko 11. da, hiztunen kopuruari bagagozkio, 120 milioi hiztun baititu. Europar Batasuneko mintzatuena da, 100 milioi hiztunekin. Hizkuntza horren euskal izenak alamanen germaniar tribuan du jatorria.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search