Alexei Alexeievitx Brusilov (errusieraz: Алексе́й Алексе́евич Бруси́лов; Tbilisi, 1853ko abuztuaren 31greg./abuztuaren 19ajul. – Mosku, 1926ko martxoaren 17a) errusiar jenerala izan zen. 1916ko Brusilov erasoaldian erabilitako taktikei esker ospetsu bilakatu zen.[1] Hain ziren taktika berriztatzaileak ezen alemaniarrek ere kopiatu zituzten. Aristokraziaren kidea (aita jenerala ere izan zen), Brusilov zalditerian hasi zen baina jada 1914an konturatu zen zalditeria zaharkiturik zegoela metrailadore berrien aurrean. Historialarien esanetan, Lehen Mundu Gerran gudu handiak irabazteko errusiar jeneral bakarra izan zen, hala ere, galera handiak ere izan zituen. Bere erasoaldi ospetsuan apenas ez zuen zenbakizko abantailarik (600.000-500.000) baina 72 ordutan 50 milia egin eta 200.000 preso hartu zituen.
Errusiar Iraultza eta gero, monarkikoa izanda ere, Armada Gorriaren alde agertu zen Pravda egunkarian.[2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search