Algoritmo

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zer dira algoritmoak?

Algoritmo bat problema bat ebazteko eman behar diren urratsen deskribapen formala da. Programazio-lengoaia baten bidez, algoritmoak ordenagailu batek egikari dezakeen programa bihur dezake.[1] Matematikan, informatikan, hizkuntzalaritzan eta beste zenbait esparrutan, algoritmo bat ongi definitutako instrukzio sekuentzia finitu bat da, ordenagailuz martxan jar daitekeena, normalean, problema bat urratsez urrats ebazteko edo konputazio bat kalkulatzeko.[2] Algoritmoak beti dira zehatzak, ez dira anbiguoak, eta jarraibide gisa erabiltzen dira kalkuluak egiteko, datuak prozesatzeko, arrazoitze automatizaturako eta beste zeregin batzuetarako. Metodo eraginkor gisa, algoritmo bat espazio- eta denbora-kantitate finitu baten barruan eta ongi definitutako hizkuntza formal batean adieraz daiteke funtzio bat kalkulatzeko.

Hasierako egoera batetik eta hasierako datu batetik ("sarrera") abiatuta (agian hutsik egongo da), instrukzioek konputazio bat deskribatzen dute, eta, exekutatzen direnean, ondo definitutako ondoz ondoko egoera-kopuru finitu baten bidez egiten da, eta, aldi berean, "irteera" sortzen da, eta amaierako egoeran amaitzen da. Egoera batetik bestera igarotzeko bideak ez du beti eredu determinista jarraitzen, zenbait algoritmok zorizko balioak ere integratzen baitituzte.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  2. (Ingelesez) «The Definitive Glossary of Higher Mathematical Jargon» Math Vault 2019-08-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search