Altai kraia (errusieraz: Алта́йский край, translit.: Altaiski krai) Errusiako subjektu federal bat da, Siberiako Barruti Federalean kokaturik dagoena. Kazakhstan eta Altaiko Errepublikaren iparraldean dago, Altai mendialde ondoan, eta Obi ibaiak zeharkatzen du, Biïsk hirian jaio eta gero.[1] 169.100 kilometro koadroko azalera du eta 2010ean 2.419.755 biztanle zituen[2]. Zentro administratiboa Barnaul hiria da.
Biztanle dezente dauka eta ekonomia nekazaritzan oinarritzen da, batez ere (garia, erremolatxa, lioa, kotoia), ehungintza eta elikagai-industria ere bada. Transiberiar Trenbidea zeharkatzen du lurraldea.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search