Alternadore

Alternadorea energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko gai den makina elektrikoa da, korronte elektriko alternoa sortzeko erabiltzen dena, indukzio elektromagnetikoan oinarrituta, eroale elektrikoak imanetatik hurbil higitzen direnean gertatzen diren efektu elektrikoen bitartez.

1 Irudia.- Alternadore arrunt baten elementuak


Alternadorea iman batetik hurbil biratzen duen haril edo hari eroale kiribilduak eratzen du. Eroalea imanaren eremu magnetikoaren barruan mugitzen dugunean, eroalearen barruan korronte elektrikoa sortzen da. Harilak bira erdi egiten duen bakoitzean, bere barruan sortzen den korronteak noranzkoa aldatzen du, eta, beraz, tresna honek sortzen duen korrontea alternoa da.

Harila eratzen duen hariaren muturretan delga edo segmentu izeneko eraztunak daude konektaturik. Delga horiek eskuilatxo batzuk ukitzen daude uneoro; eskuilatxo horiek dira elektrizitatea batzen dutenak eta, era berean, harilari aske biratzen uzten diotenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search