Altza

Altza
 Euskal Herria
Altza auzoaren aireko ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′50″N 1°56′05″W / 43.31389°N 1.93472°W / 43.31389; -1.93472
Garaiera93 metro
Demografia

Altza Donostiako auzorik ekialdekoena da, baina ez du inoiz bere herri izaera galdu.[1]

Gaur egungo Donostian Altzak duen itxura eta herri zenekoa ez dira inola ere berdinak. Altzako muga historikoek egun Donostiako auzotzat ditugun Bidebieta, Martutene (Sarrueta), Intxaurrondo eta Uliako bertako zati bat ere biltzen zituzten. Adibidez, Uliako Mintegietako parkean dagoen bide asfaltatua Donostia eta Altzaren arteko muga zen, eta garai hartako mugarri bat ikus daiteke oraindik parkean, Soroborda ur-biltegiko etxeko iskin batean.

Altzako udaletxea eta San Martzial eliza

Lehen aipamena agiri historikoetan 1141koa da eta bertan herri gisa ageri da. Egun, Donostiako auzoa da, 1940az geroztik, baina autonomia osoa izan du bere historiako bi epetan. Horietako lehena 1821etik 1823a bitarte doan denbora tarte laburra izan zen. Bigarrena, luzeagoa, 1879tik 1940ra (1910etik hiribildu izendapenarekin, gainera).

1390ean altzatarrek eliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko apezpikuari eta San Martziali eskainitako parrokia sortu zuten. 1940az ondorengo bilakaerak eraikuntzen eta biztanleen masifikazioa izan du oinarri. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainiatik lanera etorritako jende uholdearen bizitoki bilakatu zen Altza, eta gaur egun ia 20.343 biztanle ditu (2022), antzinako Altzako udalerriaren barneko beste auzoak zenbatu gabe. Gaur, Altza osatzen dituen zonaldeak Alde Zaharra, Auditz-Akular, Bista eder, Erroteta, Garbera, Harria, Herrera, Jolastokieta, Larratxo, Lauaizeta, Molinao, Nerekan, Oleta, Santa Barbara eta Txingurri dira.

  1. Altza Historia Mintegia. (1996). «Helburuak» www.altzanet.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search