Ameriketako bisonte

Ameriketako bisonte
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBison
Espeziea Bison bison
Linneaus, 1758
Azpibanaketa
Basoko bisonte (B. b. athabascae)

Ordokietako bisontea (B. b. bison)

Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia285 egun
Koloreadark brown (en) Itzuli eta arre
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbison meat (en) Itzuli
Masa20 kg (pisua jaiotzean)
2.800 lb
Kumaldiaren tamaina1
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Amerikako bisontea, (Bison bison), bovido handi mota bat da. Garai batean Mexiko ipar aldean, Ameriketako Estatu Batuak zein Kanadako Ordoki handietan bizi omen zen. Bisonteak samalda handietan biltzen ziren Esklaboen Aintzira Handiatik Mexikoraino, Durango eta Nuevo León Estatuetaraino hain zuzen, eta Oregongo ekialdetik Apalatxeak mendietaraino.

Egun Amerikako bisontearen bi azpiespezie daude: Ordokietako bisontea (Bison bison bison) eta Basoko bisontea deitutakoa, (Bison bison athabascae). Azken hau bereziki Kanadako oihanetan bizi da. Dena den garai bateko bisonteen samalda handiak Ipar Amerikako belaze zabaletan kokatzen ziren, eta ez basoetan.

Bisontea oso garrantzitsua zen Ipar Amerikako tribu amerindiar askoren kulturan eta bizimoduan. "Ordoki handietako" amerindiarren ekonomia animali hauen ehizean oinarritzen zen. Indioak etengabe mugitzen ziren bisonteen samalda handiak jarraituz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search