Ameriko Vespuzio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1454ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Heriotza | Sevilla, 1512ko otsailaren 22a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: malaria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Cerezo (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, merkataria, kartografoa eta idazlea |
Gradua | amiral |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena |
Ameriko Vespuzio[1][2] —jatorriz, italieraz: Amerigo di Vespucci NAF: [/a.m'e.ɾi.ɡo di ves.p'ut.t͡ʃi/]— (Florentzia, 1454ko martxoaren 9a - Sevilla, Espainia, 1512ko otsailaren 22a) italiar jatorriko esploratzaile, merkatari eta kosmografoa izan zen, Mundu Berrirako bi bidaietan gutxienez parte hartu zuena, gaur egun bere omenez Amerika izenpean ezagutzen dugun kontinentera hain zuzen.
Sevillako Kontratazio Etxean oso eginkizun garrantzitsuak bete zituen, eta bertan pilotu nagusi izendatu zuten 1508-an. Hala ere fama bereganatu zuen bere bi obren argitalpenaren ondorioz: Mundus Novus (1503) eta Soderini Gutuna edo Lettera(1505), zeinetan Amerikako Aurkikuntzan eta kontinente berriaren identifikazioan jokatu zuen paper garrantzitsua azpimarratzen den. Arrazoi honengatik Martín Waldseermüller-ek bere Universalis Cosmographia mapan «Amerika» izena jarri zion Mundu Berriari bere omenez. Bidaia hauen kontakizunak, askotan fantasia eta kontraesanez beterik daudelarik, Ameriko Vespuzio Esplorazioaren Aroko pertsonaia polemikoetarikoa bihurtu dute.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search