Amikuze

Amikuze
 Euskal Herria
Map
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Beherea
Udalerriak20 (lista ikusi)
EskualdeburuaDonapaleu
Herri handienaDonapaleu
Geografia
Koordenatuak43°21′13″N 1°04′34″W / 43.35359037°N 1.07607858°W / 43.35359037; -1.07607858
Azalera237,67 km²
Garaiera19-328 metro
Distantzia31,2 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria7.967 (2018:  154)
Dentsitatea33,52 biztanle/km²

Amikuze[1][a] (amikuzeraz: Amiküze)[b] Nafarroa Behereko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatuta. Zuberoan eragin kultural eta linguistiko handia duen eskualde zabala da, eta azken herrialde horretara sartzeko atea da. Biduze, Lihuri edo Iholdiko erreka bezalako ibai txiki baina emaritsuek zeharkatzen dute. Populazioa populazio-gune txikietan biltzen da, askotan lurraldean sakabanatuta eta altuera txikiko muinoek bereizita.

20 udalerrik osatzen dute, eta 2018 urtean 7967 biztanle eta 237,67 kilometro koadroko azalera zituen; horrek 33,52 biztanle kilometro koadroko biztanleria-dentsitatea sortzen zuen. Biduze ibaiaren ertzetan dagoen itsas mailaren gaineko 17 metrotik Elhiña mendiaren 328 metrora arteko altuera du.

Eskualdeburua Donapaleu udalerria da.

  1. «Amikuze - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search