Anari

Anari

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1970eko abenduaren 29a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkantugilea, abeslaria eta idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoarock
Musika instrumentuaahotsa

Twitter: anarirena MySpace: anarialberdi Literaturaren Zubitegia: 1083 Badok: anari Spotify: 3i1KvV6m2livQkQi4srg4B Musicbrainz: 2e683595-a7b5-44f5-bd4e-505441836c48 Songkick: 432954 Discogs: 768395 Musikasten: anari Edit the value on Wikidata

Anari —jaiotzako izen-deiturez, Ana Rita Alberdi Santesteban[1]— (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970ko abenduaren 29a) euskal egile abeslari bat da. Filologia Erromanikoa ikasi zuen Gasteizen (Araba).[1] 1997an hasi zen musika munduan, eta orduz geroztik bakarkako bost disko plazaratu ditu, eta beste bat Petti musikari nafarrarekin elkarlanean. Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak darabiltza, eta oso kritika onak jaso ditu. Hainbat abeslarirekin konparatu dute: PJ Harvey (zenbait girotan Euskal Herriko PJ Harvey deitu diote), Cat Power, Nick Cave... 2018an, Adarra Saria eman zioten, Donostiako Udalak euskal musikan egindako ibilbide artistikoa omentzeko 2014az geroztik ematen duen saria; sari hori irabazi duen lehen emakumea da.

Gaur egun musika du lanbide nagusi, baina irakasle lanetan ere aritua da: Ordiziako (Gipuzkoa) Jakintza ikastolan Gaztelania eta Filosofia irakasten (2007. urtean); Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan, Gaztelania eta Literaturako eskolak ematen (2008), Donostiako Lauaizeta ikastolan (2009).

2022ko azaroan bere lehen liburua argitaratu zuen: Gari eta goroldiozko (Susa) eleberria.[2]

  1. a b Unai Brea: «Anari, kantaria: "Habiak bukatu nuenean esan nuen ez nekiela beste disko bat grabatuko ote nuen eta orain ere horixe pentsatzen det"», Euskonews & Media, 331. zenbakia, 2006-01-20.
  2. Sarasola, Ainhoa. «‘Gari eta goroldiozko’ plazaratu du Anari Alberdi Santestebanek» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search