Anatoli Yevgenyevitx Karpov (errusieraz: Анатолий Евгеньевич Карпов edo Anatolij Evgen'evič Karpov) (Zlatoust (antzinako Sobietar Batasuna), 1951ko maiatzaren 23a - ) errusiar xake jokalaria da, eta birritan izan da munduko txapeldun, lehenbiziko aldiz 1975-1985 artean, bigarrengoz 1993-1999 artean. Gehienbat Gari Kasparov xakelariarekin izandako norgehiagoka edo lehia biziarengatik oroitua da. Izan duen elo puntuaketa onena 2780 da, 1994ko uztailean lortu zuena.
Karpovek hiru alditan irabazi zuen SESBeko xake txapelketa, 1976, 1983 eta 1988an; azken horretan lehen postua Gari Kasparovekin partekatu zuen.
Sobietar Batasuneko xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1972, 1974, 1980, 1982, 1986 eta 1988ko Xake Olinpiadetan eta 1985eko eta 1989ko Taldekako Munduko Xake Txapelketan.
9 aldiz irabazi du Xakearen Oscarra.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search