Andima Ibinagabeitia

Andima Ibinagabeitia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndima Ibiñagabeitia Idoiaga
JaiotzaElantxobe1906ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCaracas1967ko azaroaren 2a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, itzultzailea eta idazlea
MugimenduaEuskal Pizkundea

Literaturaren Zubitegia: 246

Andima Ibinagabeitia Idoiaga (Elantxobe, Bizkaia, 1906ko urtarrilaren 26a - Caracas, Venezuela, 1967ko azaroaren 2a) euskal idazlea eta itzultzailea izan zen. Bere artikuluak sinatzeko Elentxun, Norbait, Ibiñaga eta Idoyaga ezizenak erabili zituen, besteak beste. 1961ean euskaltzain oso egin zuten.

Jokin Zaitegirekin elkarlanean Euzko Gogoa literatura aldizkaria sortu zuen Guatemalan. 1967an Caracasen Eman aldizkari elebidunaren sortzaile eta zuzendari izan zen eta hiri beretik egiten zen Irrintzi agerkaria zuzendu zuen denbora batez. Besteak beste, Euzko-Deya, Gernika, Olerti, Alderdi, Egan, Irrintzi aldizkarietan kolaboratu zuen. Lizardik poetikoki adierazitako asmoarekin guztiz erara, hots, euskara larrekoa noranahikoa egin nahi bizian, klasiko latindarren itzulpengintzari lotu zitzaion, Zaitegi klasiko grekoei bezala. Horretaz gain, kazetaritzako artikuluetan euskal literaturaren historia eta literatura-kritika landu zituen batez ere, eta aldizkarietan hainbat testu literario ere argitaratu zituen han eta hemen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search