Andres Urdaneta | |
---|---|
Andres Urdaneta. Víctor Villán-en marrazkia (San Lorenzo de El Escorial). | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1508 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1568ko ekainaren 3a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, idazlea eta geografoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | San Agustinen Ordena |
Andres Urdaneta Zerain (Ordizia, Gipuzkoa, 1508 – Mexiko, 1568ko ekainaren 3a) kosmografoa, Erromatar Eliza Katolikoko apaiza, esploratzailea eta itsastarra euskalduna izan zen, Espainiako koroaren zerbitzura. Ospe handia hartu zuen bere garaian, orduko merkataritzarako berebiziko garrantzia zuen Itzulbidaia egiteko bidea edo Urdaneta bidea aurkitu baitzuen, hau da, Ozeano Barea zeharkatuz Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea.[1]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search