Aniztasunean bat eginik

Goiburua, bandera eta ereserkiarekin batera, Europar Batasunaren ikurrak dira.

Aniztasunean bat eginik Europar Batasunaren goiburu ofiziala da. Batzutan latinez adierazten da, In varietate concordia baina gehienetan erakundearen hogeita lau hizkuntz ofizialetan. Europako ikur berrienetako bat da, bandera eta ereserkiarekin batera, baina ikur gehienak ez bezala, EBkoa da, Europako Kontseilutik etorri beharrean.[1] 2000. urtean adoptatu zuten, Europar Batasuneko herrialde kideetako ikasleek parte hartu zuten lehiaketa batean aukeratua izan ondoren.[2]

Lisboako Ituna onartu ondoren, Europar Batasuneko ikurrak juridikoki lotesleak ez badira ere estatu kideentzat, EBko hamasei herrialdek sinbolo horiekiko leialtasuna adierazi dute dokumentuari erantsitako adierazpen batean, eta egintza publikoetan erabiltzeko konpromisoa hartu dute. Europako Parlamentuak ere bere barne-erregelamendua aldatu zuen, ikurrak maizago erabiltzeko.

  1. https://web.archive.org/web/20120617081456/http://www.coe.int/aboutCoe/index.asp?page=symboles&l=es
  2. https://web.archive.org/web/20111006004802/http://www.newropeans.org/fr/fondamentaux/congres_fondateur/interventions/la_prairie.htm

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search