Anne Franken egunkaria

Anne Franken egunkaria
Datuak
IdazleaAnne Frank (1942-1944)
Argitaratze-data1947
GeneroaAutobiografia
Jatorrizko izenburuaHet Achterhuis
HizkuntzaNederlandera
HerrialdeaHerbehereak
Euskaraz
IzenburuaAnne Franken egunkaria
ItzultzaileaJosu Zabaleta
Argitaratze-data2005
BildumaOroimenean Barrena
Orrialdeak352
ISBN978-84-9746-219-8

Anne Franken egunkaria (nederlanderazko jatorrizkoan Het Achterhuis, «etxostea») Anne Frank (Annelies Marie) neskatxak 1942ko ekainaren 12tik 1944ko abuztuaren 1 arte idatzitako egunkaria da.

Bere familiarekin eta beste judu batzuekin batera, Amsterdameko biltegi batzuen ganbaran ezkutatuta bizi izan zen, naziek Herbehereak okupatuta izan zen aldian. Anne Frankek, hamahiru urterekin, Kitty deitu zuen bere egunkarian, taldearen bizitza kontatzen du. Anneren aita Otto Franken enpresako zenbait langilek lagunduta, bi urte baino gehiagoz egon ziren achterhuisean («etxearen atzeko aldea», nederlanderaz), azkenik salatuak izan ziren arte. Annek egunkari bat idatzi zuen 1942ko ekainaren 12tik 1944ko abuztuaren 1 arte, hau da, etxe atzealde hartan ezkutaturikoak tradituak izan baino hiru egun lehenago arte. Margot Frankek ere idatzi zuen egunkari bat, baina sekula ez da beste egunkari horren arrastorik aurkitu.

Anne Franken egunkaria euskaratua dago (itzultzailea: Josu Zabaleta), eta Erein argitaletxeak 2005ean argitaratua.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search