Antonio de Nebrija

Antonio de Nebrija

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Martínez de Cala e Hinojosa
JaiotzaLebrija, 1444
Herrialdea Espainia
BizilekuaLebrija
Salamanca
Bolonia
Alcalá de Henares
Lehen hizkuntzaantzinako gaztelania
HeriotzaAlcalá de Henares1522ko uztailaren 2a (77/78 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Boloniako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
latina
antzinako gaztelania
gaztelania
Irakaslea(k)Petrus Martinez de Osma (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, humanista, hizkuntzalaria, itzultzailea, gramatikaria, unibertsitateko irakaslea, Bibliaren itzultzailea eta lexikografoa
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
Alcalako Unibertsitatea
Boloniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Elio Antonio de Nebrija

Antonio Martínez de Cala y XaravaAntonio de Nebrija, de Nebrixa edo de Lebrija deituraz ezagunagoa— (Lebrija, Sevilla, Gaztelako koroa, 1441Alcala de Henares, Madril, Gaztelako koroa, 1522ko uztailaren 5a) espainiar humanista izan zen. Gaztelaniaren historian toki nabaria du, 1492an, Kristobal Kolon Ameriketara iritsi baino hiru hilabete lehenago, gaztelaniaren lehen gramatika (Gramática Castellana), latin-gaztelania hiztegi bat eta 1494. urte inguruan gaztelania-latinr beste hiztegi bat idatzi zituelako, hizkuntza moderno deiturikoen formalizazioan aitzindari bihurtzen dutenak. Gramatika moderno guztiak, europarrak (frantsesa, italiera, ingelesa, alemana, portugesa, poloniera...) zein amerindiarrak, Nebrijaren gramatikatik abiatzen dira, kronologikoki gero idatziak baitira, berrogeita hamar eta berrehun urte artean.

Horrez gain, historialaria, pedagogoa, itzultzailea, exegeta, inprimatzailea, irakaslea eta poeta ere izan zen. Irakasle eta egile gisan izan zuen ibilbidea oso luzea izan zen garai hartarako, mende erdia baino gehiago hartu baitzuen, 1470etik hasita, 1522an 81 urte zituela hil zen arte.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search