Antropozeno

Gizakiek beste animaliek baino gehiago eraldatu dute Lurra batez ere azken mendeotan.

Antropozenoa komunitate zientifikoaren zati batek Holozenoa ordezteko edo haren ondoko gisa proposatutako garai geologikoa da. Holozenoa Kuaternario periodoaren azken garaia da, egungo garaia lurraren historialarientzat (garai bat, geologian, denbora neurtzeko erabiltzen den unitate geokronologiko formal bat da). Ordezkapena proposatzeko arrazoia giza jarduerek ekosisteman izan duten eragin global esanguratsua da.

Ez dago adostasunik bere hasiera data zehatzari buruz; batzuek, Iraultza Industrialaren hasieran (XVIII. mendearen amaieran) kokatzen dute, beste ikertzaile batzuk, berriz, nekazaritzaren hasieran, Holozenoa ere antropozeno garaiaren barruan kokatuz. Antropozenoak ordezkatu nahi duen terminoa, Holozenoa, 1867tik aurrera hasi zen erabiltzen. Garaiaren hasiera formalki Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak definitu zuen 2008an, eta muga orokorreko sekzio eta puntu baten bidez dago datatua, 2000. urtea baino 11.700 ± 99 urte lehenago.

Antropozeno terminoa 2000. urtean Paul Crutzen kimikako Nobel saridunak erabili zuen lehen aldiz. Honek giza portaerak azken mendeetan Lurrean izan duen eragina esanguratsua izan dela eta aro geologiko berri bat ekarri dutela postulatu zuen. Termino hau kontzeptu geologiko ofizial gisa erabiltzeko proposamenak indarra hartu du 2008tik, tesi hau babesten duten artikulu berrien argitalpenarekin. Hala ere, ofizial bihurtzeko, Nazioarteko Estratigrafia Batzordearen onespena behar da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search